Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Google
Apple-k ez daki Euskeraz
eka 9th
Aurreko astean, Apple Store-n erosketa bat egin nuen. Apple-eko produktu bat erosten nuen lehen aldia zen eta opari bat egiteko joan nintzen bertara. Opari bat izanik, operiko kaxan eta abarretan sartzeko aukerari eman nion. Aukera hori sakatuta, oparia jaso behar zuenari hitza batzuk jartzeko aukera ere azaldu zen eta denbora piska bat pasa ondoren bertan idazten hasi nintzen.
Hitz guztiak gorriz azpimarratuta, beno, ez da lehengo aldia wordpress berak ere horixe egiten dit…
Hasi eta berehala ordea, idazteko kaxaren gainean, gorriz idatzitako mezu bat azaldu zitzaidan:
“Este mensaje contiene palabras que pueden ser inapropiadas, por favor, revísalo”
Ño!Oraindik gazteleraz idatzi beharko dut mezua…
Hitzak, kentzen joan More >
Googlek adierazi du WiFi sareetatik datuak eskuratu dituela
mai 17th
Google Maps egiteko informazioa jasotzen ari diren autoen bidez lortu ditu datu horiek. Konpainia datuen jabeak diren herrialdeekin harremanetan jarri da dagoeneko.
Google Euskaraz mintzo da
mai 14th
Gaurtik aurrera Euskera ere Google Translate (http://translate.google.com) itzultzailean euskera hizkuntza bezala agertzen da. Itzulpenak oraindik ez dira oso egokiak baino gure esku dago hau konpondu eta itzulketa egokiak beraiei bidaltzea. Horretarako behean azalduko zaigun estekan sakatu eta itzulpen egokia bidali beharko dugu, sistemak piskanaka-piskanaka ikasi dezan.
Oraindik ALPHA-n egon arren ezin ukatu gure hizkuntzarentzat albiste ederra denik.
Googlek euskarara itzultzen ikasi du
mai 14th
Bilatzailearen itzulpenak egiteko tresnak edozein testu euskarara itzultzeko aukera ematen du, baina oraindik Alpha bertsioan dago.
Donostian barrena sarean
api 20th
Google Earth aplikazioak ‘Modelatu zure hiria’ lehiaketarako hautatutako bost finalistetako bat da Donostia; maiatzaren 15ean esango dute zein den irabazlea.
Nintendok Googlen oinarritutako Wii kontsolarako jokoa sortu du
api 8th
Oraingoz, “And-Kensaku” Japonian bakarrik jarriko dute salgai. Haririk gabeko sareekin, gainera, jokatzeko aukera gehiago eskainiko dizkio erabiltzaileari.
Donostia, Googleren Model Your Town lehiaketako finalista
api 7th
Internetko bilatzaileak Google Earthen hiriaren irudikapenik onena egiten duen proiektua sarituko du. Urgull mendia, portua eta Alde Zaharra nabarmendu dituzte egileak diren 5 informatikariek.