Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Google Analytics
Gmail euskaraz: Google Analytics-en emaitzak
mai 26th
Atzo gmail euskaraz zegoela eta publikatu nuen artikuluak arrakasta izan zuen, eta 213 bisita jaso zituen nire blogak.
Hau ez zait egunero gertatzen, beraz Google Analytics-ek ematen dituen datuak aztertu ditut, eta gauza interesgarriak ikusten dira.
HizkuntzakBadirudi jendea hasi dela nabigatzailearen hizkuntza moduan euskara konfiguratzen. Datu hauen arabera:
- Nabigatzailearen hizkuntza euskeraz konfiguratuta: 103 (%50,74)
- Nabigatzailearen hizkuntza gaztelaniaz konfiguratuta: 91 (%44,83)
- Nabigatzailearen hizkuntza ingelesez konfiguratuta: 18 (%8,87)
- Beste hizkuntza batzuk: 1 (%0,49)
Atzo nire blogera 145 bisitari (%68) etorri ziren Firefox-en eskutik. MS Explorer-ekin aldiz 51 (%24).
Sistema eragileakHemen txapedun oraindik Windows 154 bisitarekin (%72), Linux-ekin 35 (%16) eta Macintosh-ekin 24 (%11). Badirudi Windows ez diren aukerak indartuz More >