Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Liburuak
“Kanban and Scrum – making the most of both”, Henrik Kniberg-en liburu berria
urt 14th
Henrik Kniberg suediarra, nire ikuspegitik SCRUM-en hasi berrientzako libururik famatuena idatzi duen pertsona da. Liburu hau Scrum and XP from the Trenches liburua da eta hainbat eta hainbat hizkuntzetara (azkenengoa Txinoa) itzulia izan da. Bertan, eskematikoki eta oso era arinean (nola bestela) SCRUM egiteko pautak azaltzen ditu. Egia esan ikuspegi orokor batetik azaltzen du eta adibide eta diagrama sinpleez dago osatua.
Oraingo honetan liburu berri bat kaleratu du egile honek Kanban and Scrum – making the most of both. Bi metodologien arteko konparaketa bat egiten du gorago aipaturiko liburuaren estilo berberean.
Bi liburuak pdf formatuan jaitsi daitezke InfoQ web orrian izena eman ostean.
Irakurketa benetan gomendagarria.
More >Gaztelaniaz idatzitako lehen liburua TDD-ri buruz
urt 13th
Orain dela gutxi kaleratu dute gaztelaniaz idatzitako lehen liburua TDD-ri (Test Driven Development) buruz. Bere izena “Diseño Ágil con TDD” da, nik behintzat erosi dut eta irakurtzen hasteko desiratzen nago. TDD-a azken finean programazio metodologia arinetako bat da eta SCRUM, garapen metologia arinarekin bat “praktikatu” daiteke.
Metodologia honetan lehendabizi eskakizunetak bete beharko lituzketen frogak idazten dira eta hauek idatzi ondoren hasten gara garapenarekin. Honek azken finean diseinua osatzeko herraminta bat ematen ditu eta era berean test unitarioak garatzeko aukera eman ere bai. Horren erantzuna zein da? Ba aplikazioa garatzearekin batera, betekizunak beteko dituzten frogak idatzita izango ditugula eta aplikazioak hauek ondo More >
Xabier Amurizak ‘Olatu bat kuartelen gainetik’ liburua argitaratu du
Aza 28th
Apaizaren ikuspegia motibotzat hartuta. Xabier Amurizak ‘Olatu bat kuartelen gainetik’ liburua argitaratu du, bildumako hirugarrena, paperean eta Interneten
Kontabilitatea: teoria eta praktika liburua argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak
Aza 25th
Elhuyar Fundazioak Kontabilitatea: teoria eta praktika 2007ko kontabilitate-planera egokitua kontsulta-eskuliburua argitaratu berri du. Itziar Azkue, Aitor Cerezo, Agustin Erkizia eta Errapel Ibarloza UPV/EHUko Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate eskolako irakasleak izan dira obra honen egileak. Liburua Espainiako Kontabilitate Plan Orokor berriari (2007ko azaroan onartutakoari) egokitutakoa da, eta ariketa eta bestelako ekarpen berriez osatua dator. Gainera, kontu-taula tolesgarri bat du barnean liburuak.
Liburua eskuliburu klasikoa da, enpresa-zientzietako ikasketetako zein administrazioko ikasketetako ikasle eta irakasleentzako oso gomendagarria. Era berean, oso erabilgarria da kontsulta-obra gisa ere, liburutegietan edota lantokietan izateko. Aukeratutako gaiei dagokienez, ondarea eta balantzea, kontuak, kontabilitatearen euskarri materialak, kontabilitate-prozesua, balio erantsiaren gaineko More >