Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged linux
Samba, ordenagailu baliabideak sarean dantzan
ots 10th
Ubuntu eta halako GNU|Linux sistemetatik karpetak eta bestelako baliabideak sare lokal batean partekatzeko sistema bat da Samba. Baliabide horiek, besteak beste, MS Windows eta Mac Os X sistema eragileetatik atzi daitezke, baita beste GNU|Linux batzuetatik ere.
Aniztasun grafikoa GNU|Linux sistema eragileetan.
Aza 11th
GNU|Linux sistema eragileak bere ingurune grafikoa zehazteko zenbait aukera eskaintzen ditu. Ordenagailu ezaugarrien arabera eta norberaren gustuen arabera hauta daiteke aukera batzuen eta besteen artean.
WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en
eka 7th
Aurreko Ubuntu bertsioarekin (Ubuntu 5.10 Breezy Badger) WPA erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz konfiguratu beharrik (X-ak erabiliz egiten da Network-manager erabiliz). Ala ere, zuen sistema eguneratzen baduzue aurreko konfigurazio fitxategiak izenez aldatzen ditu eta pixka bat galduta aurkitzen zara hasieran.
Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko.
PAUSOAK:
-
wpa_supplicant eta network-manager-gnome instalatuta eduki behar dira. Badaezpada apt-get install erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu.
> sudo apt-get install wpasupplicant
Ubuntu 6.06 LTS atera da!!
eka 4th
Software askearen munduan eta linux distribuzioen barruan aspalditik zain geunden berria gertatu da Ekainak 1ean. Ubuntu distroaren bertsio berria azaldu da. Honek Dapper Drake du izena eta Ubuntu distroaren atzean dauden konpromisoa betez aurreko bertsiotik 6 hilabetera atera da. Asteburu hontan ekin diot upgrade-ari eta oraintxe bertan nago bertsio berria erabiliz blog-ean idazten. Nahiko ondo joan da guztia baina arazotxo batzuk izan ditut portatilaren WIFI-akin (zergaitik hainbeste arazo WPA soportearekin???). Probatzera noa ea nolako bertsioa utzi diguten!!!. Honi buruz gehiago zehaztuko dizuet. Informazio gehiago nahi duzuenok honera joan zaitezkete.