Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged plugin
Wordpress-en plugin aktibazio eta desaktibazio gertaerak erabiltzen
api 15th
Lan kontuengatik wordpress-erako plugin bat egiteko esan didate lan egiten dudan enpresan. Begiratzen hasita, aktibazio eta desaktibazio momentuetan deitu ahal zaien funtzioak nola definitu aurkitu dut eta benetan interesgarria iruditu zait plugin baten erabiltzen hasi aurretik eta ezabatu aurretik egin beharreko eragiketak egiteko.
kPicasa Galery plugin-a Euskeraz
mar 23rd
kPicasa Galery plugina Euskeraz erabili dezazuen zintzilikatuko det sarrera honen azpian. Plugin erabiltzeko erraza da. Betiko sistema erabili eta honen ondoren orri bat geitu beharko genuke KPICASA_GALLERY testuarekin.  Ezarpenetan gure Picasa Web Album-eko erabiltzailea ipini eta bertatik argazki eta albumak, bertan daukaten organizazio mailarekin ikus ditzakegu.
Gainera, argazki bat tamainu errealean ikusi nahi izanez gero lightbox edo highslide efektuak, nahiz gure kabuz sortutakoren bat erabil dezakegu.
Jeitsi, instalatu eta gozatu…
kPicasa Galery plugina Euskeraz (92)rel=canonical eduki errepikatuak ekiditeko tresna berria
ots 16th
Adseok orrian azaltzen denari jarraiki, eduki errepikatua ekiditeko, bilatzaile garrantzitsuenak azaldutako azkenengo tresna aurkitu dezakegu.  <head /> etiketa barnean idatzi beharko litzatekeen <link /> etiketarekin erabili beharreko “rel”  ezaugarria erabiltzean dago gakoa. Etiketaren formatua horrelako zerbait izan beharlo luke:
<link rel="canonical"Â
href="http://www.adibide.com/adibideak.php?elementua=lehenengo-sarrera" />
Etiketa hau errepikatzen den edukiaren orrian ezarri beharko litzateke eta href  ezaugarrian jatorrizko edukiaren orrira bidaliko gintuen esteka inpini beharko genuke. Wordpress-ek, CMS gehineak bezala eduki berdinera iristeko aukera desberninak eskeintzen ditu. Arazoa dator, bilatzaile nagusiak eduki hau errepikatutzat hartzen dutela, web orria sailkapenean jeitsiz.
http://zureweborria.com/blog/
http://www.zureweborria.com/blog/
http://zureweborria.com/blog/index.php
http://www. zureweborria.com/blog/?paged=1
http://zureweborria.com/blog/?paged=1
....
SEO-aren erabiltzaileak aspalditik konpondu nahi zuten arazo bat konpontzen duen tresna da, zenbait, piska bat harago More >
All in One SEO Plugin-a
urt 3rd
All in One SEO Plugin-a geitu dugu gure wordpress-eko administratzailearen bitartez, helburua, title, meta eta keywords-en kudeaketa automatizatzea eta bestaldetik, errepikatuta azaldu daitezkeen meta horiek ez azaltzea.
Bere lana ondo egiten duela dirudi, orain horrek zerbaitetarako balio ote duen denborak esango du.
Intalazio aldetk ez du zailtasun haundirik, beti bezala plugins izeneko karpetara igo eta atal berean gaitu.
konfigurazio lanak Ezarpenetako menuan ageri den All in One SEO atalean egin daiteke. Bertan title, meta eta keywords-ak kudeatu eta beraien formatoa geure gustura ipini ahal izango dugu besteak beste.
Webmaster tools eta Sitemap
urt 2nd
Blog honen eraikuntzarekin jarraitzen Google-k eskaintzen dituen zenbait zerbitzu hartu ditugu kontutan. Horien artean Google Analytics (http://analytics.google.com/), Google-ek dohainik eskeinitako estatistika zerbitzua, (hurrengo batetan hitz egingo dut zerbitzu eder honetaz) baina batez ere Google Webmaster tools (http://www.google.com/webmasters/), alde batetik web orrien akatsak azaltzen dizkigun aplikazioa eta betetik Google-en robotarekin (GoogleBot) “komunikatzeko” trena paregabea.
Lehendabizi zure tokia zeurea dela ziurtatu behar duzu, horretarako bi aukera:
- Beraiek emandako kodea zure orri nagusian geitzea
- Beraiek esandako izenarekin fitxategi bat sortzea
Bi aukera horietako baldintzetako bat bete ondoren, aplikazioari konfirmazioa eskatuko diogu. Google-ek egin beharrekoak egin eta gure web orria aztertzeko prest izango dugu.
Webmaster tools hauetan izenburu ezak, More >