Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged sakelako telefonoak
Euskadiko biztanleek hilean 89 minutu hitz egiten dute telefonoz
mai 11th
Emakumeek gizonek baino gehiago erabiltzen dute telefono mugikorra MÁSmovil operadoreak egindako inkesta batek adierazi duenez.
Googlen sakelako telefonoa aurten helduko da Espainiara
urt 7th
Vodafonek ekarriko du ‘Nexus One’ telefonoa. Lehenengo Erresuma Batura helduko da eta beranduago Frantziara, Alemaniara eta Espainiara.
Google-k sakelako telefono berria aurkeztu du
urt 5th
Mugikorren arloan konpainiaren lehenengoko sartu-irtena da. Baieztatu gabeko iturrien arabera, telefonoak 3,7 hazbeteko ukipen-pantaila, memoria 512 MB eta 5 megapixeldun kamera du.
Sakelako berria urtarrilaren 5ean aurkeztu dezake Googlek
Abe 30th
Android sakelakoen software plataformarekin erlazionatuta izango den prentsaurrekoa urtarrilaren 5ean egingo duela iragarri du gaur Google konpainiak. Konpainiaren egoitzan, Silicon Valleyn, Nexus One sakelako berria aurkez dezake enpresak, teknologia blog batzuek iragarri dutenez.
Sakelako baterien gaia landu du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak uztail-abuztuetako alean
Aza 25th
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren erredakzio-taldeak sakelako baterien gaia landu du, sakonki, argitaratu berri den uztail-abuztuetako alean. Haririk gabeko gailu eramangarriek askatasuna ematen dute bateriei esker, baina bateriak nahi baino maizago agortzen dira. Horregatik, udarako ale honetan, gure ordenagailu, telefono mugikor, argazki-kamera eta abarretako bateriak nolakoak diren jaso da erreportaje batean, eta baterien arloan lanean dabiltzanei galdetu zaie noiz eta nola iritsiko den hurrengo iraultzatxoa.
Gainera, beste artikulu hauek ere irakurri ahal izango dira ale honetan: Vladimir Hachinski neurologo Alzheimerrean adituari egindako elkarrizketa; Jan Smit geologo eta detektibearen ikerketa-lanak, dinosauroak meteorito baten talkak suntsitu zituela esan zuten lehenengo ikertzaileetako batenak; Iguazuko ur-jauziei More >
Sakelako telefonoetarako sistema eragileak
Aza 18th
Egungo sakelako telefonoak sakelako ordenagailu bihurtzen hasi dira, baina beste gailu digital eta ordenagailuak bezala, sistema eragilea behar dute horrela ibiltzeko; Windows Mobile, Android eta iPhone dira egun arrakastatsuenak.