Teknologia Berriak Euskaraz
Etiketatutako sarrerak SCRUM
“Kanban and Scrum – making the most of both”, Henrik Kniberg-en liburu berria
urt 14
Henrik Kniberg suediarra, nire ikuspegitik SCRUM-en hasi berrientzako libururik famatuena idatzi duen pertsona da. Liburu hau Scrum and XP from the Trenches liburua da eta hainbat eta hainbat hizkuntzetara (azkenengoa Txinoa) itzulia izan da. Bertan, eskematikoki eta oso era arinean (nola bestela) SCRUM egiteko pautak azaltzen ditu. Egia esan ikuspegi orokor batetik azaltzen du eta adibide eta diagrama sinpleez dago osatua.
Oraingo honetan liburu berri bat kaleratu du egile honek Kanban and Scrum – making the most of both. Bi metodologien arteko konparaketa bat egiten du gorago aipaturiko liburuaren estilo berberean.
Bi liburuak pdf formatuan jaitsi daitezke InfoQ web orrian izena eman ostean.
Irakurketa benetan gomendagarria.
More >Gaztelaniaz idatzitako lehen liburua TDD-ri buruz
urt 13
Orain dela gutxi kaleratu dute gaztelaniaz idatzitako lehen liburua TDD-ri (Test Driven Development) buruz. Bere izena “Diseño Ágil con TDD” da, nik behintzat erosi dut eta irakurtzen hasteko desiratzen nago. TDD-a azken finean programazio metodologia arinetako bat da eta SCRUM, garapen metologia arinarekin bat “praktikatu” daiteke.
Metodologia honetan lehendabizi eskakizunetak bete beharko lituzketen frogak idazten dira eta hauek idatzi ondoren hasten gara garapenarekin. Honek azken finean diseinua osatzeko herraminta bat ematen ditu eta era berean test unitarioak garatzeko aukera eman ere bai. Horren erantzuna zein da? Ba aplikazioa garatzearekin batera, betekizunak beteko dituzten frogak idatzita izango ditugula eta aplikazioak hauek ondo More >
SCRUM, Sarrera
urt 27
Â
 Blog hau hastea pentsatu nuenean, SCRUM izan zen bertan tratatu nahi izan nuenetako gaietako bat. Orain arte Wordpress eta Google-en inguruan mugitu dira sarrera gehienak baino hemendik aurrera gai honi buruz idazten hasteko asmoa dut.
SCRUM, software garaperenako metodogia bat da. Metodologia Arinetan sailkaturik dago eta metologia tradizionalen alternatiba gisara sortu zen.
Historia piska bat
Jatorria, Â Hirotaka Takeuchi eta Ikujiro Nonaka-k idatzitako “The New New Product Development Game” (http://apln-richmond.pbwiki.com/f/New+New+Prod+Devel+Game.pdf) artikuluan aurkitu dezakegu. Bertan oinarrituta eta garapen iteratiboari jarraiki Ken Schwaber eta Mike Beedle-ek “Agile Software Development Width Scrum” liburua idatzi zuten 1995 ean. Urte hau hartu dezakegu beraz SCRUM-en jaiotza bezela, nahiz eta More >