Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged segurtasun kopiak
Segurtasun kopiak
ots 24th
Ordenagailuan gordetzen diren datuak garrantzitsuak izaten dira gaur egun bizitza pertsonalean zein profesionalean; beraz, lan handirik hartu gabe ere, komeni da segurtasun kopiak egitea, ordenagailuko edukiak berreskuratu ahal izateko.
Segurtasun kopia pendrive batean
eka 10th
Ordenagailuko datuen segurtasun kopia egitea komenigarria dela zalantzatik kanpo dago. Baina askotan, aplikazio konplikatuak edo instalazio berezia eskatzen dute. Horien aurrean, soluzio sinple eta eraginkorra izan daiteke Sandisk etxeak atera duena. Sandisk USB Ultra Backup izena du, eta USB bidez pendrive batean egiten da segurtasun kopia. Erabiltzen hasteko, ez da ezer instalatu behar; ondorioz, hainbat plataformatarako balio du. Tamainaren aldetik, 64 GB artekoak eskaintzen dituzte. Datuak zifratuta gorde daitezke; horrela, datuak berreskuratzeko garaian, pasahitza dakienak soilik berreskuratu ahal izango du. Gainera, kopia galduz gero, ezingo dira datuak zuzenean ikusi. Zalantzarik ez dago, gailu honen abantaila erosotasuna da, bai kopia egiteko garaian, More >