Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged software askea
Ikasleen ordenagailuak, software askea eta Patxi Lopez
abu 20th
Patxi Lopez lehendakaria twitter-elkarrizketaren une batean
Oporretan guztiz deskonektatuta egon ondoren, astelehenean lanera itzuli eta hara non aurkitzen naizen Patxi Lopezen twitter-elkarrizketarekin. “A ze modernoa lehendakari berria!”, pentsatu dut. Berehala konturatu naiz, iruzkin gehienak ez zirela twitter-elkarrizketa egin izanaz, nahiz eta horri buruzko kritikak ere izan diren, itxurakeria hutsa izan dela salatuz. Nik bi behintzat irakurri ditut, IƱigo Urkullurena bata eta Jose Antonio del Moralena bestea (Mikel Iturriaren artikulu batetik abiatuta). Baina lehen esan bezala, sarean irakurri ditudan iruzkin gehienak Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosiko dituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruzkoak izan dira.
(Honako lerroak ni bezala deskonektatuta egon direnentzat, More >
Software askea euskal administrazioan
abu 3rd
Gaur irakurri det Slashdot-en Extremadurako Junta-k erabaki duela hemendik urte batera bere administrazioko postu GUZTIAK software askea erabiliko dutela.Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean. Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra ematen Microsoft-en monopolioari. Zergaitik gara arlo honetan Europaki ipurdi? Hitz gutxiago parlamentuan eta ekintza gehiago! Eskerrak arlo pribatuan mugimendu sumatzen dela!!