Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Teknologia
NASAren R-2 Robota, espaziotik twitteatzeko prest
abu 3rd
Androideak 150 kilogramo pisatzen ditu eta giza itxura du, baina ahotsik ez duenez Twitter sare sozialeko 140 karaktereak erabiliko ditu abenturaren berri emateko.
Galaxietako Gerran bezala, NASAk diseinatu duen R-2 robota Nazioarteko Espazio Estazioaren tripulazioko kidea izango den lehen androidea izango da. Robota prest dago Twitter sare sozialaren bitartez biziko duen abenturaren berri emateko. Robonaut 2 NASAk eta General Motorsek 2007an hasi zen elkarlanean egindako proiektu baten emaitza da.
“Kaixo, nire izena Robonaut 2 – R2″, twitteatu zuen androideak bere giza lankideen laguntzarekin.
Androideak 150 kilogramo pisatzen ditu eta buruz, soina, besoak eta hankak ditu eta ahotsik ez izan arren, Twitterreko 140 karaktereen More >
Zero segundotako dei batengatik 1.000 euro kobratu dizkio Orangek
abu 2nd
Erabiltzaileak bere mugikorrera egin zuen deia, telefonoa itzalita zegoen arren. Konpainiak “hanka-sartzea” onartu du.
Orangek 1.000 euro baino gehiago kobratu dizkio bezero bati zero segundotako dei batengatik. Erabiltzaileak, hegaldi batean, bere mugikorrera egin zuen deia, telefonoa itzalita egon arren. Horren berri eman du gaur Facuak.
Facuak adierazi du, kontsumitzaileen elkarteak aurkeztutako erreklamazioaren ostean, enpresak “hanka-sartzea” onartu duela eta ordainketa eskatzeari utzi dio.
Fakturan deiak uztailean egin zirela zehaztu zuen Orangek. Iraupena zero segundotakoa zen eta deien hartzailea bere mugikorra bera zen. Deietako baten balioa 1.022 eurokoa zen.
Google Street View mundu osoan ikergai, Antartidan salbu
abu 2nd
-Googlen produktuek 33 epaiketa dituzte AEBetan.-YouTube, Googleren bideo webgunea 19 herrialdetan debekatu edo mehatxatu dute.
Informazio gehiago laster.
Google Street View mundu osoan ikergai, Antartikan salbu
abu 2nd
-Googlen produktuek 33 epaiketa dituzte AEBetan.-YouTube, Googleren bideo webgunea 19 herrialdetan debekatu edo mehatxatu dute.
Google mundu osoan ikertzen ari dira, guztira 60 ikerketa legal edo penal abian dira eta horietako ia erdia (28) Google Street Viewerekin harremana dute.
Google Street Vieweko autoek munduko herrietako eta hirietako argazkiak ateratzen dituzte eta ondoren, irudiok Google Mapsen ikusgai jartzen dituzte. Antartikak salbu, kontinente guztiek salaketak aurkeztu dituzte, hain zuzen, Europak (14), AEBek (11), Ozeaniak (2) eta Asiak (1).
Street Vieweko autoek haririk gabeko sareen datuak “nahigabe” hartu zituztela onartu zuen Googlek maiatzean eta horrenbestez, hainbat herrialdek, tartean Espainiak, ikerketak abiatu zituzten.
Horrez gain, Googlen produktuak More >
Europako 3Dko lehen telebista katea urrian emititzen hasiko da
abu 2nd
Kate berriak kirolak zuzenean, pelikulak eta entretenimenduko saioak eskainiko ditu.
Datorren urriaren 1ean British Sky Broadcasting satelite bidezko telebistako plataformak (BSkyB), Europako hiru dimentsiotako lehen katea izango den Sky3D kaleratuko du.
Konpainiak adierazi duenez, Sky3D berriak kirolak zuzenean, estreineko pelikulak eta entretenimenduko saioak eskainiko ditu. Horrez gain, naziaorteko etxe handiek kaleratu dituzten 3Dko telebista guztiekin bateragarria izango da.
Horrela, 3D teknologia, bereizmen handiak egin zuen bezala, etxe guztietara iritsiko da. Europan, Skyren bezeroak horrelako irudiak telebistan jasoko dituzten lehenak izango diren arren, gainontzeko konpainiek ere laster aterako dituzte horrelako kateak.
Ryder Cup txapelketa edo marrazki bizidunetako hainbat filme izango dira kate berriak eskainiko dituen lehen More >
YouTubeko bideoak 15 minutu iraun dezakete dagoeneko
uzt 30th
Erabiltzaileek askotan egindako eskaeraren erantzuna da, eta ospatzeko ‘15 minutuko fama’ lehiaketa sortu dute.
YouTubek 15 minutura luzatu du bere plataformara igo daitezkeen bideoen iraupena. Honekin, erabiltzaileek askotan egindako eskaerari erantzun dio.
Ospatzeko, ‘15 minutuko fama’ lehiaketa sortu dute, eta erabiltzaileak munduak jakitea nahi dutena kontatzera gonbidatzen ditu. Bideoak entregatzeko azken eguna abuztuaren 4a da, eta erabiltzaileak “yt15minutes” izenarekin etiketatu beharko dute. Guztietatik, YouTubek 15 minutuko fama merezi duten bideoen hautaketa egingo du eta plataformaren hasierako orrialdean emitituko ditu iragarki-formatuan.
Iritsi da Appleren iPhone 4 berria
uzt 30th
Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek Appleren gailu berria salgai jarriko dutela konfirmatu dute, baina ez durte prezioia edo ahots eta datu planei buruz ezer zehaztu.
Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek iPhone 4 berria merkaturatuko dute gaur. Appleren azken “smartphoneak” izango duen prezioari dagokionez, hiru konpainiek tarifa bereziak eskainiko dituzte eta bezeroek zero eurotik eskuratu ahalko dute aparatu berria. Prezioa hilabetean egingo duzun gastuaren konpromisoaren eta bildutako puntuen araberakoa izango da eta bezero berriek edo beste konpainia batetik datozenek ere prezio bereziak izango dituzte.
Hala ere, oraingoz, zuri koloreko aparatuak ez dira merkatura iritsiko. Hori da konpainiak komunikatu batean adierazi duena eta gailuaren More >
Facebookeko 100 milioi erabiltzaileen datuak publikatu dituzte
uzt 29th
Ron Bowes Interneteko segurtasun adituak programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko eta segurtasun iragazkirik ez zutela adierazi du.
Facebookeko segurtasuna eztabaidagai izan da azken hilabeteetan eta Interneteko segurtasun aditu batek sare sozialeko 100 milioi erabiltzaileen datuak bildu. BBC Newsek argitaratu duenez, Ron Bowsek programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko.
Zerrenda deskargatzeko aukera eskaintzen zuen artxiboa batean iritsi zen Sarera eta azkar hedatu da. Erabiltzaile bakoitzaren profilaren URL helbidea, izena eta identifikazio zenbakia azaltzen da zerrenda horretan.
Bowesek esan du zerrenda Mark Zuckerbergeren sare sozialak dituen segurtasun arazoak agerian uzteko publikatu zuela. Facebookek, berriz, datu horiek Bowlesek argitaratu baino lehen More >