Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Telebista
Telebistan indarkeria zentzugabea agertzea debekatu dute
mai 1st
Legeak ikus-entzunezkoen “arauak” ezartzen ditu eta haur-ordutegian eskaintzen diren iragarkien gaineko kontrola indartzen du. Publizitate denbora maximoa ere zehazten du: 20 minutu ordu bakoitzeko.
Googlelek telebistara jauzi egin du Intel eta Sonyrekin
mar 18th
Helburua nabigazioa telebista katea aldatzea bezain erraza den esperientzia teknologikoa sortzea da.
Internet bidezko deskargak eta telebistako audientziak ez datoz bat
urt 4th
Heroes eta Lost artxiboak partekatzeko zerbitzarietatik gehien aldiz eskuratutako telesailak dira, House eta Desperate Housewives, aldiz, AEBetako telebistan arrakasta gehien izan dutenak dira.
Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioak zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso du gaur
Aza 25th
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso du gaur, Euroscience Associationek (www.euroscience.org) antolatu duen Euroscience Media Awards 2009 sariketaren barruan. Zehazki, Teknopolisi egokitu zaion saria Jonhson & Jonhson popular science TV Award saria izan da. Sari-banaketa Hannoverren (Alemania) ospatu da gaur, eta saria jasotzera Maider Egüés Teknopolisen zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta Beñar Kortabarria Teknopolis saioko erredaktorea gerturatu dira.
Teknopolis zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onena dela erabaki duen epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Derek Nelson, AlphaGalileo Fundazioko negozio-zuzendaria, BBCko produktore ohia eta ESAko (European Media Centre-ko) aholkularia; Carl Johan Sundberg, Euroscience More >
Agur telebista analogikoari Araban
Aza 11th
Urriaren 30ean hasiko da Arabako herri gehienak hartuko dituen itzalaldi analogikoa, LTDrako aldaketa planaren barruan. Euskadiko lehen itzalaldi hau faseka egingo da, izan ere 35 zentro transmisorek utziko diote analogikoan transmititzeari. Itzalaldia urriaren 30ean hasiko da eta azaroaren 10ean bukatuko da. Hain zuzen, azken egunean utziko diote analogikoan emititzeari Oro, El Raso, Ioar, Herrera eta Zaldiaran zentro transmisore nagusiek.
Alberto Surio: “Irrati telebista publikoak ez luke legez kanpoko taldeen propagandarako bozgorailua izan behar”
eka 25th
Xabier Lapitz kazetariak Alberto Surio EITBko zuzendari berria elkarrizketatu du gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Bere adierazpen guztien artean nabarmenduena legez kanpoko ezker abertzalearekiko erakutsi duen jarrera izan da:
“Zer ezker abertzaleri buruz ari gara? Batasunaren ingurukoaz? Sentsibilitate desberdinak daude, erakunde, sindikatu, talde legalak eta ez legalak. Nik uste dut irrati telebista publiko batek ez duela legez kanpoko taldeen ordezkari eta bozeramaileen bozgorailu izan behar. Horrek esan nahi du ezker abertzaleko sentsibilitatea duten pertsonak edo ahotsak ez dutela agertu behar? Ez, ez du hori esan nahi. Esan nahi du legez kanpoko talde edo ordezkariek, nire ustez, ez dutela irrati telebista publikoan More >
YouTube XL, telebistan ikusteko
eka 10th
Internet eta telebista gero eta hurbilago daudela ez dago zalantzarik. Horren beste adibide bat da YouTube XL, telebista aurrean erabiltzaileak aplikazioarekin duen esperientzia hobetzen duen bertsioa. Aurrez kalitate handiko bideoak sartzeko aukera eman zuten, eta orain telebistan erabiltzeko interfaze berri bat. Bertan, telebistako agintea erabiliz bideoak ikustea posible da. Bertsio honek ere web nabigatzailea behar du, erabili ahal izateko. Oraindik ez dago garbi zein izango den telebistaz internet ikusteko nagusituko den era. Hori dela eta, YouTube-k hartutako aukera egokia den ezin da jakin. Dena dela, etorkizunari begira nabigatzailetik at ibiliko den aplikazio bat eskaintzea logikoa izango litzateke. Hulu aplikazioa ere More >