Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Txina
Interneteko erabiltzaileen herena txinatarra da
mai 2nd
Txinako internauta kopurua 404 milioi pertsonatik gorakoa da eta munduko erabiltzaile kopururik gehiena duen estatu gisa kokatzen da, hedabide txinatarrek adierazi dutenez.
Facebook Txinara iritsi liteke
api 7th
Analistek Facebookek Txinan arrakastarekin sartzeko bi aukera dituela uste dute: bertoko etxe batekin aliantza estrategiko bat egitea edo Txinako enpresa baten kapitala eskuratzea.
Kazetari batzuen Yahooko kontuak eraso dituzte Txinan
mar 31st
Gmaileko kontuekin gertatu zen bezala, erabiltzaileek haien mezuak jakin gabe beste kontu ezezagun batetara bidaltzen ari zirela aditzera eman dute.
Txina eta Google iritsiko al dira adostasun batetara?
mar 5th
Google Baidu bertoko bilatzailearen atzetik bigarren erabiliena da Txinan. Enpresak joan den urtarrilean Txinako merkatutik aterako zela adierazi zuen, izan ere, Pekineko politikekin ados ez zegoela eta identifikatu gabeko erasoak jasan zituztela adierazi zuten.
Googlek jasandako erasoak Txinako bi erakundetatik abiatu zituzten
ots 19th
Hain zuzen ere, goi-mailako unibertsitate batetik eta lan heziketako eskola batetik abiatu zituzten. Dena dela, ez dago argi Gobernuak ere zerikusirik duen.
Txinak Interneten gaineko kontrola babesteko eskatu die enpresei
urt 14th
Gobernuak Interneten dauden pornografiaz, ziber-erasoez, ‘on line’ iruzurrez eta “zurrumurruez” ohartarazi ditu herritarrak. Googleren mehatxuari erantzun dio, nahiz eta horren izena aipatu ez.