Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged ubuntu
WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en
eka 7th
Aurreko Ubuntu bertsioarekin (Ubuntu 5.10 Breezy Badger) WPA erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz konfiguratu beharrik (X-ak erabiliz egiten da Network-manager erabiliz). Ala ere, zuen sistema eguneratzen baduzue aurreko konfigurazio fitxategiak izenez aldatzen ditu eta pixka bat galduta aurkitzen zara hasieran.
Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko.
PAUSOAK:
-
wpa_supplicant eta network-manager-gnome instalatuta eduki behar dira. Badaezpada apt-get install erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu.
> sudo apt-get install wpasupplicant
Ubuntu 6.06 LTS atera da!!
eka 4th
Software askearen munduan eta linux distribuzioen barruan aspalditik zain geunden berria gertatu da Ekainak 1ean. Ubuntu distroaren bertsio berria azaldu da. Honek Dapper Drake du izena eta Ubuntu distroaren atzean dauden konpromisoa betez aurreko bertsiotik 6 hilabetera atera da. Asteburu hontan ekin diot upgrade-ari eta oraintxe bertan nago bertsio berria erabiliz blog-ean idazten. Nahiko ondo joan da guztia baina arazotxo batzuk izan ditut portatilaren WIFI-akin (zergaitik hainbeste arazo WPA soportearekin???). Probatzera noa ea nolako bertsioa utzi diguten!!!. Honi buruz gehiago zehaztuko dizuet. Informazio gehiago nahi duzuenok honera joan zaitezkete.