Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Wordpress
Wordpress 3.0 RC (Release Candidate) atera dute
eka 9th
Wordpress-en 3. bertsioaren lehenego hautagaia atera dute.
Bertsio honetan Wordpress MU (Multi user )eta Wordpress-ek bat egingo dute besteak beste. Gainera menu nagusia konfiguratu ahal izango da administrazio pantailetik eta lehengo frogen arabera aurreko bertsioak baino arinago dabil:
jeitsi nahi izanez gero, hemen duzue esteka: http://wordpress.org/development/2010/05/wordpress-3-0-release-candidate/
Wordpress bertsio berria
eka 17th
Blog plataforma ezagunenetakoa den Wordpress-ek 2.8 bertsioa kaleratu du. Sei hilabete igaro dira aurrekoa atera zenetik. Hasteko, aurreko bertsioa erabiltzean detektatu diren 790 akats inguru konpondu dira. Aurkitu daitezkeen berrikuntzen artean pluginak eta itxurak kudeatzeko erraztasuna dago. Bertsio honetan kudeatzailearen atalean bilaketak egiteko aukera gehitu baita, ondoren zuzenean instalatu ahal izateko. Horrez gain, abiadura ere hobetu da, baita kodea editatzeko aukerak ere. Wordpress 2.7 plataforma dutenek bertsio berriaren jakinarazpena jasoko dute, eta zuzenean eguneratu ahal izango dute. Horrez gain, Librezal elkarteak egindako lanari esker, jadanik euskaraz ere eskuragarri dago.
kPicasa Galery plugin-a Euskeraz
mar 23rd
kPicasa Galery plugina Euskeraz erabili dezazuen zintzilikatuko det sarrera honen azpian. Plugin erabiltzeko erraza da. Betiko sistema erabili eta honen ondoren orri bat geitu beharko genuke KPICASA_GALLERY testuarekin.  Ezarpenetan gure Picasa Web Album-eko erabiltzailea ipini eta bertatik argazki eta albumak, bertan daukaten organizazio mailarekin ikus ditzakegu.
Gainera, argazki bat tamainu errealean ikusi nahi izanez gero lightbox edo highslide efektuak, nahiz gure kabuz sortutakoren bat erabil dezakegu.
Jeitsi, instalatu eta gozatu…
kPicasa Galery plugina Euskeraz (92)rel=canonical eduki errepikatuak ekiditeko tresna berria
ots 16th
Adseok orrian azaltzen denari jarraiki, eduki errepikatua ekiditeko, bilatzaile garrantzitsuenak azaldutako azkenengo tresna aurkitu dezakegu.  <head /> etiketa barnean idatzi beharko litzatekeen <link /> etiketarekin erabili beharreko “rel”  ezaugarria erabiltzean dago gakoa. Etiketaren formatua horrelako zerbait izan beharlo luke:
<link rel="canonical"Â
href="http://www.adibide.com/adibideak.php?elementua=lehenengo-sarrera" />
Etiketa hau errepikatzen den edukiaren orrian ezarri beharko litzateke eta href  ezaugarrian jatorrizko edukiaren orrira bidaliko gintuen esteka inpini beharko genuke. Wordpress-ek, CMS gehineak bezala eduki berdinera iristeko aukera desberninak eskeintzen ditu. Arazoa dator, bilatzaile nagusiak eduki hau errepikatutzat hartzen dutela, web orria sailkapenean jeitsiz.
http://zureweborria.com/blog/
http://www.zureweborria.com/blog/
http://zureweborria.com/blog/index.php
http://www. zureweborria.com/blog/?paged=1
http://zureweborria.com/blog/?paged=1
....
SEO-aren erabiltzaileak aspalditik konpondu nahi zuten arazo bat konpontzen duen tresna da, zenbait, piska bat harago More >
Wordpress 2.7.1 atera da
ots 11th
http://wordpress.org/download/ orritik jeitsi daiteke.Â
Dagoeneko 2.7 bertsioa izanez gero zure “Arbelean” botoi bat aterako zaizu bertan sakatu eta automatikoki bertsioa berritzeko.
Wordpress Euskeraz erabiltzeko itzulpenak
urt 15th
Wordpress Euskeraz erabili ahal izateko bi fitxategiak zintzilikatuko ditut sarrera honetan. Lehenengoa, eu_EU.zip fitxategia, Wordpress-en languages karpetan ipini beharko litzateke, eta bigarrena, nik iNove itxura erabiltzen dudanez, inove_eu_EU.zip, iNove itxuraren languages karpetan ipini dut.
Wordpress-en fitxategia web orri batetatik jeitsi eta aldaketa batzuk direla medio erabili nuen. iNoverena aldiz osoa itzuli nuen, beraz, ez litzateke harritzekoa izango akats gehiago izatea. Norbaitek halakorik aurkituko balu mesedez jakin erazi diezadala fitxategiko aldaketak lehen bait lehen egin ditzadan.
Wordpress 2.7 Euskaraz: Wordpress 2.7 Euskaraz (110)
Wordpress 2.7 iNove itxurarekin Euskaraz: Wordpress-en iNove itxura euskaraz (136)
All in One SEO Plugin-a
urt 3rd
All in One SEO Plugin-a geitu dugu gure wordpress-eko administratzailearen bitartez, helburua, title, meta eta keywords-en kudeaketa automatizatzea eta bestaldetik, errepikatuta azaldu daitezkeen meta horiek ez azaltzea.
Bere lana ondo egiten duela dirudi, orain horrek zerbaitetarako balio ote duen denborak esango du.
Intalazio aldetk ez du zailtasun haundirik, beti bezala plugins izeneko karpetara igo eta atal berean gaitu.
konfigurazio lanak Ezarpenetako menuan ageri den All in One SEO atalean egin daiteke. Bertan title, meta eta keywords-ak kudeatu eta beraien formatoa geure gustura ipini ahal izango dugu besteak beste.
Webmaster tools eta Sitemap
urt 2nd
Blog honen eraikuntzarekin jarraitzen Google-k eskaintzen dituen zenbait zerbitzu hartu ditugu kontutan. Horien artean Google Analytics (http://analytics.google.com/), Google-ek dohainik eskeinitako estatistika zerbitzua, (hurrengo batetan hitz egingo dut zerbitzu eder honetaz) baina batez ere Google Webmaster tools (http://www.google.com/webmasters/), alde batetik web orrien akatsak azaltzen dizkigun aplikazioa eta betetik Google-en robotarekin (GoogleBot) “komunikatzeko” trena paregabea.
Lehendabizi zure tokia zeurea dela ziurtatu behar duzu, horretarako bi aukera:
- Beraiek emandako kodea zure orri nagusian geitzea
- Beraiek esandako izenarekin fitxategi bat sortzea
Bi aukera horietako baldintzetako bat bete ondoren, aplikazioari konfirmazioa eskatuko diogu. Google-ek egin beharrekoak egin eta gure web orria aztertzeko prest izango dugu.
Webmaster tools hauetan izenburu ezak, More >