Teknologia Berriak Euskaraz
Posts tagged Zibergela
Zibergela berria
ira 21st
Hasi da Berria egunkariko Zibergela atalaren denboraldi berria. Jabi Asurmendi informatikaria da bere arduraduna. Zibergela.
Azkena
eka 23rd
Hiru denboraldi egin ondoren, iritsi da azkeneko post-aren momentua. Berriako Zibergela atalak 2008-2009 denboraldia amaitu du eta horrekin batera nire kolaborazioa ere bai. Ziklo bat amaitu da. Zibergelak irailean jarraituko du, beste norbaiten eskutik sasoi betean bueltatuko dela zalantzarik ez dut.
Mila esker guztioi. Eta ikusiko gara sareko txokoren batean.
Ibon
Nabigatzaileen belaunaldi berria
eka 17th
Informazio teknologien azken joera aplikazioak webgunean bertan exekutatzea da. Horren adibide garbia dira posta-zerbitzuak, bulegotika aplikazioak eta, azken finean, gero eta webgune aberatsagoak. Horrek web nabigatzailean gero eta funtzio gehiago exekutatzea dakar. Hori dela eta, ezartzen zaizkien eskakizunak bestelakoak dira: arintasuna, abiadura eta abar… Horrekin guztiarekin, web nabigatzailea ordenagailuko aplikazio garrantzitsuenetakoa bihurtzen ari da.
Aste hauetan nabigatzaile ezagun batzuk beraien bertsio berriak kaleratzen ari dira. Batzuetan beta bertsioa izanda ere, guztiz funtzionalak dira eta azken ukituak soilik falta dituzte. Googleren Chrome 2, Opera eta Appleren Safari 4 lasterketa hasteko prest daude. Mozilla Firefox 3 bidea egiten ari den beste hautagai bat More >
Panda antibirusa hodeian
eka 17th
Antibirusen mundura ere iritsi da hodei konputazioaren erabilera. Pandak kaleratu duen Cloud Antivirus produktua da horren adibide bat. Ohiko antibirusekin konparatuz gero, aplikazioaren exekuzioan dago gakoa. Orain arte ordenagailuan instalatzen zen, eta exekutatu ere bertan egiten zen. Antibirus berri honetan, berriz, zati txiki bat soilik exekutatzen da ordenagailuan, eta beste guztia exekutatzeaz hodeia arduratzen da. Antibirus hau sortzeko Active Scan izeneko zerbitzuan oinarritu dira. Horrela, birusak detektatu eta ezabatzeko logika Pandako zerbitzarietan egiten da, eta ez erabiltzailearen ordenagailuan. Hodeiko baliabideak erabiliz, aplikazio arin bat egitea lortu dute. Kontuan hartuta Panda antibirusak beti ordenagailuaren baliabide asko erabiltzearen fama izan duela, berrikuntza nabarmena da.
More >Wordpress bertsio berria
eka 17th
Blog plataforma ezagunenetakoa den Wordpress-ek 2.8 bertsioa kaleratu du. Sei hilabete igaro dira aurrekoa atera zenetik. Hasteko, aurreko bertsioa erabiltzean detektatu diren 790 akats inguru konpondu dira. Aurkitu daitezkeen berrikuntzen artean pluginak eta itxurak kudeatzeko erraztasuna dago. Bertsio honetan kudeatzailearen atalean bilaketak egiteko aukera gehitu baita, ondoren zuzenean instalatu ahal izateko. Horrez gain, abiadura ere hobetu da, baita kodea editatzeko aukerak ere. Wordpress 2.7 plataforma dutenek bertsio berriaren jakinarazpena jasoko dute, eta zuzenean eguneratu ahal izango dute. Horrez gain, Librezal elkarteak egindako lanari esker, jadanik euskaraz ere eskuragarri dago.
Nortasuna Interneten
eka 10th
Erabiltzaile bat Interneten sartzean eta ohiko ekintzak egiten hastean, posta elektroniko kontua ireki, sare sozialak erabiltzen hasi, edo beste abarretan, bere nortasun digitala mamitzen hasten da. Bere ekintzekin, sareko hainbat tokitan arrastoa uzten hasten da. Posta elektronikoa bidali, blog bateko sarrera bat idatzi, lagun bati erantzun; egunero egiten den jarduera arrunta da. Horrek guztiak erabiltzailearen sareko nortasuna osatzen du.
Gero eta zailagoa da sarean nortasun anonimoarekin ibiltzea. Izan ere, ia web gune guztietan erregistratzea eskatzen baita. Askotan, erregistratzea ezinbestekoa da haietan jardueraren bat burutzeko. Horren harira, gero eta ohikoagoak dira nortasun lapurretak eta horrek sortzen dituen arazoak. Mota honetako ekintzat %20 More >
Segurtasun kopia pendrive batean
eka 10th
Ordenagailuko datuen segurtasun kopia egitea komenigarria dela zalantzatik kanpo dago. Baina askotan, aplikazio konplikatuak edo instalazio berezia eskatzen dute. Horien aurrean, soluzio sinple eta eraginkorra izan daiteke Sandisk etxeak atera duena. Sandisk USB Ultra Backup izena du, eta USB bidez pendrive batean egiten da segurtasun kopia. Erabiltzen hasteko, ez da ezer instalatu behar; ondorioz, hainbat plataformatarako balio du. Tamainaren aldetik, 64 GB artekoak eskaintzen dituzte. Datuak zifratuta gorde daitezke; horrela, datuak berreskuratzeko garaian, pasahitza dakienak soilik berreskuratu ahal izango du. Gainera, kopia galduz gero, ezingo dira datuak zuzenean ikusi. Zalantzarik ez dago, gailu honen abantaila erosotasuna da, bai kopia egiteko garaian, More >
YouTube XL, telebistan ikusteko
eka 10th
Internet eta telebista gero eta hurbilago daudela ez dago zalantzarik. Horren beste adibide bat da YouTube XL, telebista aurrean erabiltzaileak aplikazioarekin duen esperientzia hobetzen duen bertsioa. Aurrez kalitate handiko bideoak sartzeko aukera eman zuten, eta orain telebistan erabiltzeko interfaze berri bat. Bertan, telebistako agintea erabiliz bideoak ikustea posible da. Bertsio honek ere web nabigatzailea behar du, erabili ahal izateko. Oraindik ez dago garbi zein izango den telebistaz internet ikusteko nagusituko den era. Hori dela eta, YouTube-k hartutako aukera egokia den ezin da jakin. Dena dela, etorkizunari begira nabigatzailetik at ibiliko den aplikazio bat eskaintzea logikoa izango litzateke. Hulu aplikazioa ere More >