Teknologia Berriak Euskaraz
Facebookek bezala, “Fan Page” funtzioa izango du Tuentik
“Tuenti Orrialdeak” zerbitzua erabilgarri dago jada. Erabiltzaileek afizioak nahiz ohiturak adierazteko erabiliko dute funtzio hau.

| Print article | This entry was posted by EITB on Maiatzak 5 (2010) at 12:06 pm, and is filed under Albisteak, Facebook and Tuenti. Follow any responses to this post through RSS 2.0. You can skip to the end and leave a response. Pinging is currently not allowed. |
No comments yet.
Kinect probatzeko aukera, gaurtik aurrera hóPLAY Bideojoko Jaialdian
about 9 hours ago - No comments
Irailaren 25era bitartean AlhondigaBilbaon egingo den Nazioarteko 1. Jaialdian joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte.
Irailaren 25era bitartean, hóPLAY’10, Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokaren helburua jendea bideo-jokoen mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte. Berrikuntza nagusia Kinect gailu berriari lotutakoa izango da. Microsoft etxeak Xbox kontsolarako merkaturatuko duen tramankulu berritzailea erabiltzeko aukera izango baita bai bertako jolas-gunean, baita EITBren Bilboko egoitzan ere. Gainera, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, film emanaldiak eta XBOX kontsolaren kustomizazio txapelketa ere izango dira bertan egun horietan.
EITBren babesarekin antolatutako hòPLAY jaialdiaren egunetan, AlhondigaBilbaora doazenek izango dute gailua merkaturatu baino hiru hilabete aurretik erabiltzeko aukera eta KinectAdventures, Kinect Animals, Kinect Joy Ride, KinectSports, Dance Central eta Your Shape Fitness Evolved jokoetan aritu ahal izango dute kulturguneren beheko solairuko erakusketa aretoan jarriko duten 42 metro koadroko pantailan. Baina, gainera, EITBren Bilboko egoitzan ere izango da aparailu berritzailea erabiltzeko aukera, Xbox kontsola eta Kinect agintea erabilgarri izango baitira bertan.
Halaber, EHUko Arte Ederretako ikasleek Xbox 360 kontsolarako egindako hamabost kustomizazioetatik hiruk sariak jasoko dituzte azokaren egunetan (1.500, 1.000 eta 500 eurokoak). Azokaren egun bakoitzean haurrei eta helduei zuzendutako lantegiak egingo dira, adituek, ikertzaileek eta sortzaileek hitzaldiak emango dituzte eta hainbat dokumental emango dituzte bideo-jokoen munduari eta gaur egungo egoerari buruz. Bestalde, musika elektroniko kontzertuak ere izango dira.
Kinect gailu berriaren Europako aurkezpen ofiziala abuztuaren27an egin zuten EITBren Bilboko egoitzan.
Egitarau osoa, albiste honi atxikita
Google Instant aurkeztu dute, Google-n bilatzaile berria
about 21 hours ago - No comments
Erabiltzaileak bilatzailean idazten duen bitartean edukiak topatzen dituen sistema berria da enpresak aurkeztu duena.
Google Instant bilatzaile berria aurkeztu du Google-ek gaur arratsaldean. Erabiltzaileak bilatzailean idazten duen bitartean edukiak topatzen dituen sistema berria da enpresak aurkeztu duena.
Estatu Batuetan gaur bertan erabilgarri izango bada ere, datorren astean beste sei herrialdeetara iritsiko da, tartean Espainia. Google Chrome, Mozilla Firefox, Safari eta Internet Explorer 8 formatuetan erabili ahal izango da.
Enpresaren helburua, datozen hilabeteetan mundu mailan hedatzea eta hainbat hizkuntzatan abian jartzea.
Teknologia berri honen bitartez, bilaketak egiteko denbora 2 eta 5 segundu artean murriztu egingo da.
Oraingoz, Google Instant erabili ahal izateko Google-n orri nagusira sartu beharko dira erabiltzaileak.
‘Enter’ botoia sakatu aurretik, bilatzen duguna topatuko du Google Instant sistema berriak. Horrez gain, hutsunea berez osatuko duen funtzioa ere iragarri du Google-k.
Justin Bieberrek Lady Gaga gainditu nahi du, Twitterren
about 1 day ago - No comments
Artista gazteak bost milioi jarraitzaile baino gehiago lortu ditu Twitterren eta Lady Gagari lehen postua kendu nahi dio. Kanadarrak Twitterreko baliabideen % 3 biltzen ditu.
Lady Gagak lehiakide berria du, Twitterren. Justin Bieber pop abeslari gazteak Gaga gainditu nahi du eta, dirudienez, ez zaio asko falta. Justin Bieberrek bost milioi eta laurehun mila jarraitzaile baino gehiago bildu ditu dagoeneko sare sozialean. Twitterreko langile batek adierazi duenez, kanadarrak Twitterreko baliabideen % 3 biltzen ditu.
@dcurtis diseinatzailearen ustez, Bieberrek Twitterren duen arrakastaren arrazoietako bat “artistarentzat bakarrik erabiltzen dituzten zerbitzari mordoa dira”.
Justin Bieberrek Twitterreko artistarik jarraituena izatea lortzen badu, Lady Gaga gainditzen duen bigarren aldia izango litzateke; izan ere, kanadarren “Baby” bideoa Interneten gehien ikusitako bideoa izatea lortu zuen, “Bad Romance” bideokliparen aurretik.
Hala ere, lehia gogorra izango da, Britney Spearsek eta Aston Kutcherrek ere lehen postu hori nahi dutelako.
Googleren telebista plataforma 2011an iritsiko da
about 1 day ago - No comments
Bilatzailearen telebista proiektuarekin erabiltzaileek Sareko eskaintza guztiaren artean aukeratu ahalko dute.
Googlek, 2011an, bere telebista plataforma nazioartean kaleratzeko asmoa du. Horretarako, urtea amaitu aurretik Amerikako Estatu Batuetan martxan jarri beharko du. Horrela adierazi dute bilatzailearen arduradunek Berlineko Telekomunikazio Azokan.
“Ez zarete saioak aukeratzeaz arduratu beharko, guk egingo dugu lan hori”, esan du Eric Schmidt Googleko zuzendariak proiektuaren aurkezpenean.
Telebista proiektu horretan, bilatzailea telebistara eramango litzateke eta Britany Bohnet enpresako arduradunak adierazi duenez, Sareko eskaintza guztiaren artean hautatu ahalko dute erabiltzaileek.
“Gainontzeko enpresek 20 eta 30 kanalen bitarteko eskaintza egiten dute. Guk, berriz, webgune guztia eta merkatu androginoko ehunka App jartzen ditugu kontsumitzailearen esku”, esan du Bohnetek.
“Doodle” misteriotsua
Bilatzaileak logo (“doodle”) berezia zuen atzo. Saguaren erakuslea Google hitzaren gainean jarriz gero, osatzen zuten bolatxoak alde batetik bestera mugitzen ziren. Gaur, berriz, Google hitza bilatzailean hitz gakoak idazten diren heinean koloreztatu egiten da.
Googlek ez du “doodle” berri hauen esanahia argitu, baina funtzionaltasun berriekin zerikusia omen du.
Googleren telebista plataforma 2011n iritsiko da
about 1 day ago - No comments
Bilatzailearen telebista proiektuarekin erabiltzaileek Sareko eskaintza guztiaren artean aukeratu ahalko dute.
Googlek bere telebista plataforma nazioartean 2011n kaleratzeko asmoa du. Horretarako, urtea amaitu aurretik Ameriketako Estatu Batuetan jarri beharko du martxan. Horrela adierazi dute bilatzailearen arduradunek Berlineko Telekomunikazio Azokan.
“Ez zarete saioak aukeratzeaz arduratu beharko, guk egingo dugu lan hori”, esan du Eric Schmidt Googleko zuzendariak proiektuaren aurkezpenean.
Telebista proiektu horretan, bilatzailea telebistarako egokituko dute eta, Britany Bohnet Googleko arduradunak adierazi duenez, Sareko eskaintza guztiak bildu eta aukera guztien artean hautatzeko aukera emango die erabiltzaileei.
“Gainontzeko enpresek 20-30 kanaleko eskaintza egiten dute. Guk, berriz, webgune guztia eta merkatu androginoko ehunka App jartzen ditugu kontsumitzaileen esku”, esan du Bohnetek.
“Doodle” misteriotsua
Bilatzaileak doodle (“logo”) berezia zuen atzo. Saguaren erakuslea Google hitzaren gainean jarriz gero, hitz hori osatzen zuten bolatxoak alde batetik bestera mugitzen ziren. Gaur, berriz, Google hitza koloreztatu egiten da bilatzailean hitz gakoak idazten diren heinean.
Googlek ez du “doodle” berri horien esanahia argitu, baina funtzionaltasun berriekin zerikusia omen du.
Sare sozialetan adituak diren euskal profesionalen topaketa, Bilbon
about 1 day ago - No comments
Besteak beste, Facebookek azken hilabeteetan eitb.com-en eragin dituen aldaketak azalduko dira. Ehun lagun inguruk hartuko dute parte ekimenean.Sare sozialetan aditu diren ehun bat euskal profesionalek bilera-topaketa egingo dute ostegun honetan, irailak 9, Bilbon, FEIS-food ekimenaren aitzakian. Antolatzaileen esanetan, “egunero-egunero Facebookeko ekosistema osatzen dugun pertsonon networkingerako bideratuta dagoen ekimena” da FEIS-food, “maiztasun batekin eta hiri ezberdinetan ospatuko dena”.
Berrikuntzetako bat, ekimena “gai zehatz baten giran” ibiltzea izango da. Aurten, The Dubliners Bilboko pub irlandarrean ospatzen denez, Irlandako produktu gastronomikoekin egindako pintxo eta gutiziak probatu ahal izango dira. Menua egiteko, Michelin izarra duen Etxanobe Jatetxearen I+D taldearen lankidetza izan dute antolatzaileek. Ekimenak eitb.com-en eta Bodegas Viña Laguardiaren babesa du.
WIFI eta Facebook bidezko streaminga izango da bertan, lokalean egongo den pantaila handi baten bidez (Facebook Live) jarraitu ahal izango delarik guztia. Erabat interaktiboa izango da topaketa eta fisikoki pubean ez daudenek ere bertan baleude bezala parte hartu ahal izango dute. Sarreran identifikatzeko, berriz, Facebookeko perfila erakutsi beharko da sakelako telefonoaren bitartez.
Bigarren aldia da topaketa hau antolatzen dela. Lehena apirilean izan zen. FEIS-foodek networkingaren ekimen izarra bihurtu nahi du, Facebookeko ekosistema osoa bilduz, bazkari, luntx, afari… edo jana erabiliz lotune gisa. Egunero Facebooken aritzen den jendea biltzea da helburua, maiztasun bat ematea eta hiriburu ezberdinetan errepikatzea.
FEIS-foodek, jarraikortasun ikur gisa, 5 minutuko tarte edo mikroponentzia izaten du ekimen guztietan; “Feisbuk Esperientzia” deitu dutena, alegia. Oraingoan, Facebookek EITBn (Euskal Irrati Telebista) eragin duen aldaketa azalduko du Lontzo Sainz eitb.com-en Networking arduradunak.
Bideo-jokoen mundura hurbilduko da AlhondigaBilbao ostegunetik aurrera
about 2 days ago - No comments
Irailaren 25era bitartean, hóPLAY’10 Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da Bilbon. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, jolas-gunea, emanaldiak eta kustomizazio txapelketak izango dira bertan.
Irailaren 9tik 25era, hóPLAY’10, Bideojokoen Nazioarteko 1. Jaialdia egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean. Azokaren helburua bideo-jokoen jendea mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko dituzte. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, film emanaldiak eta XBOX kontsolaren kustomizazio txapelketa izango dira bertan egun horietan eta, gainera, Kinect gailu berria erabiltzeko aukera ere emango dute jolas-gunean. Gaur bertan egin dute jaialdiaren aurkezpena.
EITBren babesarekin antolatutako hòPLAY jaialdiaren egunetan, AlhondigaBilbaora doazenek izango dute gailua merkaturatu baino hiru hilabete aurretik erabiltzeko aukera eta KinectAdventures, Kinect Animals, Kinect Joy Ride, KinectSports, Dance Central eta Your Shape Fitness Evolved jokoetan aritu ahal izango dute kulturguneren beheko solairuko erakusketa aretoan jarriko duten 42 metro koadroko pantailan. Baina, gainera, EITBren Bilboko egoitzan ere izango da aparailu berritzailea erabiltzeko aukera, Xbox kontsola eta Kinect agintea erabilgarri izango baitira bertan.
Halaber, EHUko Arte Ederretako ikasleek Xbox 360 kontsolarako egindako hamabost kustomizazioetatik hiruk sariak jasoko dituzte azokaren egunetan (1.500, 1.000 eta 500 eurokoak). Azokaren egun bakoitzean haurrei eta helduei zuzendutako lantegiak egingo dira, adituek, ikertzaileek eta sortzaileek hitzaldiak emango dituzte eta hainbat dokumental emango dituzte bideo-jokoen munduari eta gaur egungo egoerari buruz. Bestalde, musika elektroniko kontzertuak ere izango dira.
Kinect gailu berriarenEuropako aurkezpen ofiziala abuztuaren27an egin zuten EITBren Bilboko egoitzan.
Egitarau osoa, albiste honi atxikita
‘Google bonba’ baten biktima izan da Sarkozy
about 3 days ago - No comments
Erabiltzaileek “trou du cul” (ipurtzuloa) bilatzen zutenean, Googlek Frantziako presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat.Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari adarra jo diote Google bilatzailean joan den asteburuan. Erabiltzaileek “trou du cul” (ipurtzuloa) bilatzen zutenean, Googlek presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat. Fenomeno horri “Google bonba” deitzen diote teknologian adituek.
Erabiltzaileek hitz jakin batzuk Googlen bilatzen dituztenean, bilatzaileak webgune batzuk lehen postuetan jartzeari deitzen zaio “Google bonba”.
Googlek emandako azalpenen arabera, hainbat webmasterrek (Interneteko zerbitzariak) “ipurtzulo” hitza Nicolas Sarkozy agintariaren Facebookeko kontu ofizialarekin estekatzeko, eta horrela, “eskaera horrekin lotutako emaitzak igo egin zituzten”.
Dena den, lehenago ere izan da Sarkozy horrelako iseka baten biktima. 2009ko uztailean presidentearen hauteskundeetako webgune ofiziala lehen emaitzen artean azaltzen zen erabiltzaileak bilatzailean “trou du cul du web” jartzen zuen bakoitzean.
Bar Refaeli modeloaren Twitterreko kontua itxi dute
about 3 days ago - No comments
Leonardo DiCaprioren bikotekideak lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du.
Bar Refaeli gaur egungo modelorik ezagunenetako bat da bere gorputzari eta nortasunari esker. Leonardo DiCaprioren bikotekideak bere lankide batzuen gehiegizko argaltasuna kritikatu du Twitterren. Refaeliren zintzotasuna ez da egokia izan modeloaren agentziaren ustez, eta sare sozialeko kontua ixtea erabaki du.
“Asko goibeltzen nau hamabost urteko neska argal horiek agentzian eserita, dardarka eta gose ikusteak. Noiz amaituko da egoera hau?”, idatzi zuen Refaelik Twitterren duela egun gutxi.
Hollywood Life aldizkariari deigarria iruditu zaio langile horietako batzuek duten “gehiegizko argaltasuna” modelo batek kritikatzea, eta berehala eman du Refaeliren hitzen berri. Ziur asko, Refaelik hitz horiek idatzi zituenean ez zuen sortu duen zalaparta espero.
Aldizkariak modeloaren hitzak Sarean aireratu ostean, Twitterreko kontua desagertu egin zen. Barren agentziak sare sozialeko kontua ez zela modeloarena eta horregatik erabaki zuela ixtea adierazi du.
Enpresak Huffington Post argitalpenari jakinarazi dionez, “Twitterreko kontua eta bloga ez zituen Refaelik sortu, eta bertan argitaratutako adierazpenak ez zituen berak idatzi”. Halere, askoren ustez, agentziak emandako azalpenek ez dute zentzurik.
Frantziako ministro baten ezkontza boikotatzen saiatu dira, Facebooken
about 3 days ago - No comments
Gobernuak inmigrazio arloan hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko oztopatu nahi izan dute erabiltzaileek ministroaren ezkontza, eta agintariak zeremoniaren data aldatu behar izan du.
Eric Besson 52 urteko Frantziako Inmigrazioa ministroaren eta Yasmine Tordjman 24 urteko arte ikaslearen ezkontzak 940 gonbidatu izango ditu, atzotik. Facebookeko erabiltzaile horiek guztiek ekitaldira joateko asmoa zutela konfirmatu zuten atzo, Frantziako Gobernuak inmigrazio alorrean hartutako azken erabakiengatik protesta egiteko.
Azkenaldian, Frantziako Gobernuak kritika gogorrak jaso ditu errumaniar jatorriko milaka ijito herrialdetik botatzeagatik eta poliziari eraso egitea egotzita etorkinei herritartasun frantziarra kentzeagatik. Ministroak, Eric Besson sozialista ohiak, herrialdeko inmigrazio politika gogortu izanak kritika gogorrak eragin ditu.
Horren aurrean, eta Besson aste bi barru ezkontzekoa dela baliatuta, Facebookeko 940 erabiltzailek baino gehiagok horren ezkontza “kaosa” bihurtzeko talde-bilera batera joateko asmoa zutela konfirmatu zuten igande arratsalderako.
Ministroa irailaren 16an ezkontzekoa zen, Parisen, baina dirudienez, atzeratu egingo du. Izan ere, Bessonek berak esan duenez, ez du nahi seme-alabek, emazte berriak eta emazte ohiak bere erabaki politikoen eraginak sufritzerik.