Teknologia Berriak Euskaraz
Gmail euskaraz: Google Analytics-en emaitzak
Atzo gmail euskaraz zegoela eta publikatu nuen artikuluak arrakasta izan zuen, eta 213 bisita jaso zituen nire blogak.
Hau ez zait egunero gertatzen, beraz Google Analytics-ek ematen dituen datuak aztertu ditut, eta gauza interesgarriak ikusten dira.
Hizkuntzak
Badirudi jendea hasi dela nabigatzailearen hizkuntza moduan euskara konfiguratzen. Datu hauen arabera:
- Nabigatzailearen hizkuntza euskeraz konfiguratuta: 103 (%50,74)
- Nabigatzailearen hizkuntza gaztelaniaz konfiguratuta: 91 (%44,83)
- Nabigatzailearen hizkuntza ingelesez konfiguratuta: 18 (%8,87)
- Beste hizkuntza batzuk: 1 (%0,49)

Nabigatzaileak
Atzo nire blogera 145 bisitari (%68) etorri ziren Firefox-en eskutik. MS Explorer-ekin aldiz 51 (%24).

Sistema eragileak
Hemen txapedun oraindik Windows 154 bisitarekin (%72), Linux-ekin 35 (%16) eta Macintosh-ekin 24 (%11). Badirudi Windows ez diren aukerak indartuz doazela, Linux+Mac= %28a.

Sistema eragile + Nabigatzailea

| Print article | This entry was posted by Tolon on Maiatzak 26 (2009) at 9:34 am, and is filed under Albisteak and Google. Follow any responses to this post through RSS 2.0. Bukaerara joan eta erantzun bat utzi dezakezu. Ping egitea ez dago onartua. |