Teknologia Berriak Euskaraz
Google Chrome 2-ren Beta
Microsoft-ek biharko eman zuen IE8-aren irteera data. Honen aurrean edo, (hau nire suposizioa da noski)  Google-ek aste honetan bertan Google Chromeren 2. bertsioa (2.0.169.1)  atera du. Google-ekoak adierazten dutenez, bere aurrekoaren (1.0.154.48) abiadura 25%-35% bitartean hobetu dute. Egia esan froga batzuk egin ondoren, nabigatzaile azkarra (azkarrena agian?) dela ezin da ukatu, batez ere beraien aplikazioetan (gmail, reader…) sartzen bagara. Erabiltzaileran experientzia bene-benetan hobetzen du.
Azkartasunaz aparte, funtzionalitate berriak geitu dizkiote Chrome-ri, formularioen betetze automatikoa, zoom eta autoscroll-a adibidez. Gainera hurrengo bideoan ikus daitekeenez, “tab” bat arratoiarekin hartu eta lehioan bihur daiteke mugimendu azkar batetan, bi orri batera ikus daitezkeelarik:
Google Chrome-ren blogean aurkituko duzue informazio gehiago.
| Print article | This entry was posted by Barrena on Martxoak 18 (2009) at 2:04 pm, and is filed under Chrome. Follow any responses to this post through RSS 2.0. You can leave a response or trackback from your own site. |
No comments yet.
No trackbacks yet.
Comments are closed.