about 5 hours ago - No comments
Erabiltzaileek askotan egindako eskaeraren erantzuna da, eta ospatzeko ‘15 minutuko fama’ lehiaketa sortu dute.
YouTubek 15 minutura luzatu du bere plataformara igo daitezkeen bideoen iraupena. Honekin, erabiltzaileek askotan egindako eskaerari erantzun dio.
Ospatzeko, ‘15 minutuko fama’ lehiaketa sortu dute, eta erabiltzaileak munduak jakitea nahi dutena kontatzera gonbidatzen ditu. Bideoak entregatzeko azken eguna abuztuaren 4a da, eta erabiltzaileak “yt15minutes” izenarekin etiketatu beharko dute. Guztietatik, YouTubek 15 minutuko fama merezi duten bideoen hautaketa egingo du eta plataformaren hasierako orrialdean emitituko ditu iragarki-formatuan.
![YouTuberen logoa]()
about 9 hours ago - No comments
Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek Appleren gailu berria salgai jarriko dutela konfirmatu dute, baina ez durte prezioia edo ahots eta datu planei buruz ezer zehaztu.
Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek iPhone 4 berria merkaturatuko dute gaur. Appleren azken “smartphoneak” izango duen prezioari dagokionez, hiru konpainiek tarifa bereziak eskainiko dituzte eta bezeroek zero eurotik eskuratu ahalko dute aparatu berria. Prezioa hilabetean egingo duzun gastuaren konpromisoaren eta bildutako puntuen araberakoa izango da eta bezero berriek edo beste konpainia batetik datozenek ere prezio bereziak izango dituzte.
Hala ere, oraingoz, zuri koloreko aparatuak ez dira merkatura iritsiko. Hori da konpainiak komunikatu batean adierazi duena eta gailuaren fabrikazioak duen “konplexutasunarengatik” dela argudiatu du.
Eztabaidaren telefonoa
Steve Jobs Apple konpainiako presidenteak berak onartu zituen IPhone 4ak antenarekin izan dituen arazoak, baina horrek ez du aparatua Espainian kaleratzeko data aldatu, Portalticek adierazi duenez.
Joan den uztailaren 16an, konpainiaren presidenteak telefonoa eskuan izanez gero, antenak arazoa zuela onartu zuen, baina “Applek horren ardura ez” zuela esan eta “smartphonak horrelakoak” direla baieztatu zuen.
![iPhone berriaren lehen erosleetako bat Espainian. EFE]()
about 1 day ago - No comments
Ron Bowes Interneteko segurtasun adituak programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko eta segurtasun iragazkirik ez zutela adierazi du.
Facebookeko segurtasuna eztabaidagai izan da azken hilabeteetan eta Interneteko segurtasun aditu batek sare sozialeko 100 milioi erabiltzaileen datuak bildu. BBC Newsek argitaratu duenez, Ron Bowsek programazio kode bat erabili du Facebookeko profilak aztertzeko.
Zerrenda deskargatzeko aukera eskaintzen zuen artxiboa batean iritsi zen Sarera eta azkar hedatu da. Erabiltzaile bakoitzaren profilaren URL helbidea, izena eta identifikazio zenbakia azaltzen da zerrenda horretan.
Bowesek esan du zerrenda Mark Zuckerbergeren sare sozialak dituen segurtasun arazoak agerian uzteko publikatu zuela. Facebookek, berriz, datu horiek Bowlesek argitaratu baino lehen eskuratu zitezkeela esan du.

Web orrialde berriaren helburua komunikabideek sare sozialaren erabilpenak ezagutzea eta, horrela, ahalik eta onura gehien lortzea da.
Facebookek web orrialde oficial berria sortu du. Oraingo honetan, zerbitzu berria komunikabideei zuzendua dago eta Facebooki ahalik eta onura gehien ateratzeko informatzeko helburua du. Facebook Mediarekin, Facebookek komunikabideek “social medietara” salto egitea nahi dute.
Orrialde berriak webgune bat egiteko edo portalean sortzen den “zarata” neurtzeko gomendioak eskaintzen ditu, besteak beste. Horiek guztiak kazetariei eta informatikariei zuzenduak daude. Horrela, Facebookek komunikabideetako profesionalek kalitatezko edukiak eskaintzeko aukera izatea nahi dute.
Horrez gain, Facebook Mediak erabileek sare sozialari erabilera egokia emateko gidak ere eskainiko ditu.
![]()
about 2 days ago - No comments
Hildakoetako lagun batek poliziaren ikerketan lagundu zuen Mark Dizon hildako senar-emazte batzuen alabaren Facebookeko laguna zela ikusi ostean.
Filipinetako Poliziak herrialde horretan bederatzi pertsonaren ustezko hiltzailea topatzea lortu dute, Facebooki esker. Hildakoetako baten lagun batek, Mark Dizonek hildako senar-emazte batzuen alabaren laguna ikusi ostean poliziaren ikerketan lagundu zuen.
Susmagarria San Fernando hirian atxilotu zuten, sare sozialeko kontuaren bitartez identifikatua izan ostean. Horren berri eman du BBC newsek.
Susmagarriak, ustez, estatubatuar bat, britainiar bat, kanadar bat, haien bikotekideak eta hiru funtzionari hil zituen uztailean egindako hainbat lapurretan. Atxilotuak, hala ere, gertaerak ukatu ditu.
about 3 days ago - No comments
160 eta 260 euro bitartean balio dute diseinuzko osagarri hauek. Larruzkoak eta oso elastikoak dira, eta hainbat koloretan aurki ditzakezu: beltza, grisa, marroia eta beixa.
IPada babesteko zorroak nonahi aurki ditzakezu, baina Louis Vuittonek eta Guccik proposatzen dizkiguten hauek ez dira ez nolanahikoak. Diseinuzko zorro hauek eleganteak dira oso: larruzkoak, elastikoak, meheak…, IPada babesteko primerakoak! Hori bai, kolore serioegiak dituzte. Guccik kolore grisa, beltza eta beixa aukeratu ditu eta Louis Vuittonek, berriz, grisa eta marroia. Eta, ez dira batere merkeak, IPada bera baino garestiagoak ia! Hala, Guccik 160, 180 eta 220 eurotan jarri ditu salgai eta Louis Vuittonek berriz, 260 eurotan.

![IPaderako zorroak]()
about 4 days ago - No comments
Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek Appleren gailu berria salgai jarriko dute konfirmatu dute, baina ez durte prezioia edo ahots eta datu planei buruz ezer zehaztu.
Movistar, Vodafone eta Orange konpainiek, iPhone 4 berria Espainian merkaturatuko dutenak, ostiralean, uztailaren 30ean, salgai jarriko dutela adierazi dute. Hala ere, ez dute Appleren azken “smartphoneak” izango duen prezioa zehaztu eta ez dute ahots edo datu planei buruzko informazio gehiagorik eman.
Hala ere, oraingoz, zuri koloreko aparatuak ez dira merkatura iritsiko. Hori da konpainiak komunikatu batean adierazi duena eta gailuaren fabrikazioak duen “konplexutasunarengatik” dela argudiatu du.
Hiru konpainien webguneetan adierazi dute “iPhone 4 berria uztailaren 4an iritsiko” dela eta denetan, informazio gehiago jasotzeko formularioa bat betetzea eskatzen diote erabiltzaileari. Orange konpainiaren webgunea da informazio gehien eskaintzen duena, izan ere, telefonoaren ezaugarririk azpimarragarrienak azaltzen dituen aurkezpen bat eskaintzen du.