Teknologia Berriak Euskaraz
“Kanban and Scrum – making the most of both”, Henrik Kniberg-en liburu berria
Henrik Kniberg suediarra, nire ikuspegitik SCRUM-en hasi berrientzako libururik famatuena idatzi duen pertsona da. Liburu hau Scrum and XP from the Trenches liburua da eta hainbat eta hainbat hizkuntzetara (azkenengoa Txinoa) itzulia izan da. Bertan, eskematikoki eta oso era arinean (nola bestela) SCRUM egiteko pautak azaltzen ditu. Egia esan ikuspegi orokor batetik azaltzen du eta adibide eta diagrama sinpleez dago osatua.
Oraingo honetan liburu berri bat kaleratu du egile honek Kanban and Scrum – making the most of both. Bi metodologien arteko konparaketa bat egiten du gorago aipaturiko liburuaren estilo berberean.
Bi liburuak pdf formatuan jaitsi daitezke InfoQ web orrian izena eman ostean.
Irakurketa benetan gomendagarria.
| Print article | This entry was posted by Barrena on Urtarrilak 14 (2010) at 8:00 pm, and is filed under Kanban and SCRUM. Follow any responses to this post through RSS 2.0. You can leave a response or trackback from your own site. |