Wordpress-en plugin aktibazio eta desaktibazio gertaerak erabiltzen
Lan kontuengatik wordpress-erako plugin bat egiteko esan didate lan egiten dudan enpresan. Begiratzen hasita, aktibazio eta desaktibazio momentuetan deitu ahal zaien funtzioak nola definitu aurkitu dut eta benetan interesgarria iruditu zait plugin baten erabiltzen hasi aurretik eta ezabatu aurretik egin beharreko eragiketak egiteko.
Wordpress-ek horretarako hurrengo bi gertaerak (ez daukat oso argi hau denik itzulpen egokia, elhuyar hiztegiak ordea itzulpen hauxe eman dit) hurrengoak dira:
register_activation_hook( 'fitxategia', 'funtzioa' );
register_deactivation_hook( 'fitxategia', 'funtzioa' );
Lehengoa, plugin-agaitzerako orduan deituko du wordpress-en motorrak, bigarrena aldiz ezgaitzeko agindua ematen diogunean.
Bi kasuetan lehenengo parametroa, funtzioa definiturik dugun fitxategia izango da. Funtzioa definiturik dugun fitxategia bi funtzio horiek definiturik ditugun fitxategi berbera baldin bada, __FILE__ php-ren konstantea izan daiteke lehenengo parametro hori.
Bigarrengo parametroa, fitxategi horretan aurkitu beharko gendukeen funtzioa izango da.
Adibide bat jartzeko, lehengo funtzioan gure pluginak, wordpress barnean egoki funtzionatzeko beharko lukeen taula bat sortu genezake eta plugina ezgaitzean taula hori bera ezabatu.
Google-n Data-Center baten bideoa
Hurrengoa, Google-k argitaratutako bideo bat da. Beraien data-center bat erakusten da. Data-center honetan Google-n egiten diren miloika bilaketak erantzuten dituena super-ordenadore bat dute.
Google-n bozeramaile batek dioenez 45.000 serbitzari daude 45 konpartimentutatan banatuta. Bideoan ingenieri bat entzun daiteke planu eta imagenak azaltzen diren bitartean,
Benetan ikusgarria…
Indiana Jones – Arka Galduaren Bila gif batetan
Bidali didaten bitxikeria bat, 257 kb-etako gif batetan Indiana Jones-en Arka Galduaren Bila, oso-osoa, pena bakarra soinu faltarena…

kPicasa Galery plugin-a Euskeraz
kPicasa Galery plugina Euskeraz erabili dezazuen zintzilikatuko det sarrera honen azpian. Plugin erabiltzeko erraza da. Betiko sistema erabili eta honen ondoren orri bat geitu beharko genuke KPICASA_GALLERY testuarekin. Ezarpenetan gure Picasa Web Album-eko erabiltzailea ipini eta bertatik argazki eta albumak, bertan daukaten organizazio mailarekin ikus ditzakegu.
Gainera, argazki bat tamainu errealean ikusi nahi izanez gero lightbox edo highslide efektuak, nahiz gure kabuz sortutakoren bat erabil dezakegu.
Jeitsi, instalatu eta gozatu…
kPicasa Galery plugina Euskeraz (20)Internet Explorer 8 argitaratu dute
Internet Explorer 8 gaur 18:00-tan atera da, instalatzeko http://www.microsoft.com/windows/internet-explorer/default.aspx orrira joan eta deskargatu besterik ez duzu.
